Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Kandela bat piztuta Gernikan pandemian hildako guztien oroimenez

created by San Rokeren irudi aurrean |
|   Komunikazinoa

Gernikako Andra Mari eta San Roke jaiek, beste leku batzuetakoen antzera, aparteko moduan bizitzen ari dira herritarrak. Atzo herriko zaindariaren egunez ohikoa dan meza nagusia ospatu zan gotzaina buru zala. Hori bai, faltan bota ziran jaietako kuadrodun zapiak jentearen artean. Andra Mari kolararen laguntzeagaz ospakizun beroa bizi izan zan herritarren artean. Udaleko ordezkari batzuk be izan ziran, alkatea buru zala. On Mario Izetak San Roke izurrite sasoietan bizi izan zan personea zala gogoratu eban eta orduko moduan gaur be itxaropentsu jokatzeko eskatu eutsan Jaunari. Meza ostean ekitaldi zibila egin zan udaletxe aurrean, On Telloren magalean eta San Rokeren irudiaren aurrean. Lora eskaintzea egin jakon herriko zaindariari eta bedeinkatutako kandelea piztu zan hildako guztien oroimenez. Alkateak gainontzeko zinegotzi guztien izenean, osasun arloko langileak omendu ebazan.

Albisteagaz batera ospakizuneko eta ekitaldiko irudiak ikusi daitekez.