Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Jorge Mario Bergoglio: Una biografía intelectual” liburuaren egilea, bihar Bilbon

created by Massimo Borguesi |
|   Komunikazinoa

Massimo Borguesi Italiako Perugia Unibersidadeko Filosofia Moraleko irakasleak berbaldia emongo dau bihar Bilbon. Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren eskutik. Borguesik, gainera, “Jorge Mario Bergoglio: Una biografía intelectual” idatzi dau eta Barria eraikineko lokaletan (Plaza Barria, 4) goizeko 10:30etan eskainiko dauan berbaldian “Frantzisko Aita Santuaren pentsamentuaren iturriak” gaiaren inguruan jardungo dau.

Massimo Borghesi Filosofia Moraleko irakasle titularra da Perugiako Unibersidadeko filosofia, gizarte, giza eta heziketa zientzietarako sailean. ‘Cátedra Bonaventuriana’ deitutakoaren zuzendari izan da San Buenaventura Pontifize Unibersidadean. XIX. eta XX. gizaldietako pentsamentu filosofiko alemanean aditua be bada eta aparteko arreta eskaini izan deutse sekularizazinoaren, nihilismoaren eta gizarte «post-sekularraren» gaiei.

Argitaratu barri dituanen artean, honeek nabarmentzen dira: “Critica della teologia politika. Da Agostino a Peterson. La fine dell’era constantiniana” (2013); “Senza legami. Fede e politica nel mondo liquido: gli anni di Benedetto XVI (2014) eta “Luigi Giussani. Conoscenza amorosa ed esperienza del vero: un itinerario moderno” (2015). ‘Encuentro’ dalakoan, honeek argitaratu ditu: “Posmodernidad y cristianismo. ¿Una radical mutación antropológica?” (1997) eta “El sujeto ausente. Educación y escuela entre el nihilismo y la memoria” (2005).

Massimo Borguesi