Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jesus Martin hil da, apostolua beharginen artean

|   Komunikazinoa

Gaur eguerdian hil da San Bizenteko abade nagusien egoitzan. Bizi osoa beharginen alde lanean, HOAC-eko (Ekintza Katolikoko Langileen Mugimentua) militantea izan zan sortu zan unetik. Otxarkoagan hasi eta Espainiako beste toki askotatik ibili da Mugimentua zabaltzen. Ezagutu daben askok `aita´ legez hartzen izan dabe. Goian bego!

Jesus Martin Mendieta Zugaztietan jaio zan 1923ko otsailaren 21ean. HOAC sortu zan urtetik; hau da, 1946tik mobimentuko partaidea izan zan. Berau izan da lehenengoetariko militantea. Begoñan egin zan abade 1954an. Bizkaiko leku batzuetan egon zan abade modura. Lehenengo meatzaldean, gero kapilau Arangurengo paper fabrikan eta, lau urte egin ebazan txaboletan bizitzen Bilboko Banderas mendian.

Otxarkoagara joan zan 1962an txabolatan egozan beste langileakaz batera eta bertan egin ebazan 8 urte beharginen munduari laguntzen. HOAC estadutik zabaltzeko misinoa emon eutsen, "beti be sasoiko gotzainaren oneritxiagaz", dino Kerman Lopez HOAC-eko konsiliarioak.

Andaluzian 10 urte egin ebazan ereiten eta handik Galizia eta  Extremadurara. Jose Luis Beltran Otalorak San Bizenteko egoitzan egin dauazan azken sei urteotan gertuagotik ezagutu dau hildako abadea eta bere esanetan, "benetako beharginen apostolua izan da eta pobreenen alde lanean jardutakoa". Goian Bego!. Hiletea bihar zapatuz izango da, hamabietan, Bilboko San Bizente parrokian.

Jesús Martín Mendieta.