Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Jentea poz-pozik atara da Museoko ihes-aretotik”

created by Idoia Pérez Tellería, desde el Museo de Arte Sacro |
|   Komunikazinoa

Bilboko Eleiz Museoan Atxuriko Abadia ihes-areto berezia zabaldu dabe joan dan zapatuz, Museoen Egunez. Museoko artelanak argibideak edo ate itxiak dira eta euren bitartez saiatu behar dabe jokalariek enigma argitzeko. Idoia Perez Telleria Museoko arduradunetako batek atzo Radio Popular-Herri Irratia eleizbarrutiko hedabidean emon eban bizkaitar artearen 800 urte era dibertigarrian ezagutzera emon gura dituan ekimen honen barri.

Zertan datza aretoa?

Museoko bigarren solairua prestatu dogu. Erakusketaren barruan gela batzuk dagoz eta horreek zeharkatu beharra dago misterioa argitzeko. Argumentua hauxe da: jokalariek fraile eta monjak salbatu behar dabez horretarako antidotoa bilatuz. Denpora mugatua da eta ezinbestekoa da hainbat enigma argitzea. Lagun bi eta sei lagun bitarteko taldeentzako jolasa da. Asteburu honetan inauguratu da eta jentea poz-pozik atara da. Guzti horretan partaide sentitzen zara.

Museoko erakusketa iraunkorrarekin nahastatzen da, ezta?

Komentua izan zan eraikineko hainbat gelatatik igaro behar dabe; horreek birsortu egin doguz, jokoa interaktiboagoa izan daiten. Askotariko probak dagoz eta, horreen bitartez, museoko aretoak bisitatu daitekez eta artelanak hobeto ezagutu. Aisi kulturalerako aukera ona da.

Udako tailerretan izena emoteko epea be zabaldu da

Tailerrak ekainaren 24tik uztailaren 30era garatuko dira. Lehen hezkuntzako lehen mailatik seigarren mailara arteko umeentzat dira. Gainera, egun solteetan joateko aukera be emoten da. Izena emon gura dabenek, museora deitu daikie edo esteka honen bitartez orrialdera sartu.

Museoko klaustroa