Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Jaiotzen ibilbide arrakastatsua

|   Komunikazinoa

Hil honen hasieran emon jakon amaiera ‘Jaiotzen ibilbidea Bilbon. 2018’ deitutako ekimenari eta, antolatzaileen arabera, jarduera arrakastatsutzat jo daiteke. Gainera, San Nikolasen ospatu zan jaiotzazaleen azokaren hamargarren ekitaldian 150.000 lagunetik gora erakarri eban.

Jaiotzazaleen Bizkaiko alkartearen 60. urteurrena ospatu dala-eta, hainbat ekitaldi ospatu da, besteak beste, Ipar inguruko Jaiotzazaleen Alkarteen biltzarra, 100 partaide ingurugaz, eta ‘Burtsa’ zentro zibikoaren atzera begirako erakusketa, San Anton parrokiako parroko izan zan on Klaudio Gallastegi zanaren babesagaz 1958.eko abenduaren 23an eratu zanetik honako sei hamarkadetan garatutako jarduerak ikusgai izan ziralarik.

Aurton, San Nikolas eleizako aldameneko eleizpean ezin izan da jaiotzarik ipini eta, diru-falta dala-eta, Erribera azokan jarri ohi dan jaiotza erraldoia be ez dabe jarri. Ostera, barriro ipini dabe euskal jaiotza Euskal Museoko klaustroan –iaz obretan egoan- eta makina bat lagun hurreratu da ha ikustera.

Azkenik, urtarrilaren 27an, hilaren azken domekaz, Indautxuko Karmeneko Ama parrokian, Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak antolatzen dituan lehiaketetako sariak banatuko dira.

Azoka

Justo eta Pastor Santuak Jaiotzazaleen Alkarteak Bilboko Udalaren babesagaz antolatutako San Nikolaseko Jaiotzazaleen Azokaren hamargarren ekitaldian, 150.000 lagun inguru hurreratu zan joan dan abenduaren 1etik 9a Areatzan jarritako 24 kasetetara. Honeetan, Bizkaitik, Kanarietatik, Galiziatik, Gipuzkoatik, Huescatik, Huelvatik, Nafarroatik, Valentziatik eta Valladolidetik etorritako artisauek euren lanak aurkeztu ebezan.

Jaiotzazaleen azoka Areatzan ospatu zan abenduaren 1etik 9ra