Domekakoa, urrats garrantzitsua izango da Imanolen bokazino ibilbidean. Orain dala egun batzuk, “Comunicación / Alkarren Barri” eleizbarrutiko aldizkarian azaldu ebanez, esker ona da beste guztiaren gainetik azaldu gura dauana: “Jaunari, lehenengo eta behin, bokazinoaren opariagaitik eta nire bidean jarri dituan lagunengaitik, eta baita Jainkoaren Erreinua agertzera emotean lankide izan dodazan pertsona guztiei be”.
Imanolen esanetan, bakea eta ilusinoz betetako poztasuna sentitzen ditu bere urrats honek beste batzuengan eragiten dauan berariazko eta ageriko zorionagaitik. Erantzukizun handia be badala autortzen dau eta horrek bertigo apur bat emoten deutsala, “baina adore emoten deust bizitzan eta egitekoan bakarrik ez gagozala sentitzeak, jaunak gidatzen daualako ontzia esku sendoz eta errukitsuz. Aldi berean, zoriona eragiten deust, Seminarioan hezitzaileek eta anaiek lagunduta, bereizketa aldia bizi ondoren, emoteak, hau da, nork bere burua emoteak, esan gura dauana osotasun betean ulertzeko bidean urrats esanguratsu hau emoteak”.