Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gura dozu ezagutu Eleiz Museoa olgetan dozun bitartean? Aste Nagusian dozu aukerea

created by Barikuan, Egun Handian itxita egongo da |
|   Komunikazinoa

Maiatzaren 18an, Museoen Egunaren harira `Escape Room´ deritxona inaugurau eben Eleiz Museoan. Modu horretara, bisitariak olgetan daben bitartean, erakusketan dagozan piezak "era dibertigarrian" ezagutu daitekez, Museoko zuzendariak, Juan Manuel Gonzalez Cembellinek dinoan moduan. 25 eta 45 urte bitarteko gazteei Bizkaiko artearen eta, beraz, "gure historiaren" barri emotea da helburu nagusia. `Atxuriko abadetxea´ deitzen da proiektua eta zabalik egongo da Aste Nagusian be, barikuan izan ezik.

Eleiz Museoa orain arte alde zaharrean kokatuta dagoan lekura joanda bisitatu eikean edota bisita birtuala eginda. Orain hain modan dagoan escape rooma dago bertan. Aste Nagusian be zabalik egongo da eta orain arte hainbatek bisitatu badabe be, Bilboko jaietan bisitari gehiago itxaroten da. "Gugana etorri zan batek esan euskun holako ehun areto baino gehiago bisitatuta eukazala eta gurea onenetarikoa zala". Holako adierazpenek poztu egiten dabe Museoko zuzendaria baina nahiago dau ahoz-aho gure artean ezagutzera emotea ze era horretara, Bizkaiko historiaren eta artearen zati handi bat ezagutzeko modua egongo da herritarren artean.

Museoko pieza bat konpontzen