Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzainak izango dira buru Gabon-gaueko Eukaristietan Gordexola eta Basaurin

created by Gabon-eguneko Meza katedralean, eguerdiko 12:00etan |
|   Komunikazinoa

Bihar –martitzena, abenduak 24-, On Mario Izeta gotzaina buru izango da Gizakia Helburu erakundeak Gordexolan dauan alkarte terapeutikoan arratsaldeko bostak eta erdietan ospatuko dan Eukaristian, eta On Joseba Segura gotzain laguntzailea Basauriko kartzelan, bostetakoan. Etzi, Gabon-egunez, On Mario Izeta gotzaina buru izango da Santiago katedralean eguerdiko hamabietan ospatuko dan Eukaristian. Ospakizunean, Musika-kaperak (abesbatza eta orkestra) jardungo dau.

Gordexolako Gizakia Helbururen alkarte terapeutikoa 1986an zabaldu zan eta harrezkero abenduaren 24an, arratsaldez, Gabon-gaueko Eukaristia ospatzen da, herritarrak, Gizakia Fundazinoko eta alkarte terapeutikoko beharginak, senideak, adiskideak eta boluntarioak partaide dirala.

Lan-kanpamentua Basauriko kartzelan

Eguenez, abenduak 26, hasiko da lan-kanpamentua Basauriko kartzelan. Eleizbarrutiko Kartzela Pastoraltzak sustatuta, 18 eta 24 urte bitarteko gazteek domekara arte –abenduak 29- parte hartuko dabe jardueran eta gaur heziketa-saioa izango dabe.

Gizakia Helbururen alkarte terapeutikoa Gordexolan