Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gotzaina: "Jaungoikoaren argia behar dogu ona eta txarra bereizteko"

created by Gotzaina Gernika-Lumoko zaindariaren ospakizunean |
|   Komunikazinoa

Atzo Gernika-Lumon gotzaina bere herritarrakaz egon zan San Roke, herriko zaindariaren eguna ospatzen. Udal zinegotzi batzuk, alkatea buru zala eta herritar ugari egon zan elizkizunean. Eskolakristo musika taldeak lagundu eban liturgian eta amaitzeko ohikoa danez San Rokeri eskainitako ereserkia abestu eban. Jose Antonio Arana Martija Gernikako euskaltzainak euskeratutako doinua abestu eben. Gotzainak bere homilian eguneroko bizimoduaren santutasunaz eta gutariko bakotxak dauan misinoaz egin eban berba. "Santutasuna lanaren, eskeintzearen, pazientziaren, poztasunaren, esku zabaltasunaren, besteen aldeko laguntzaren, errukiaren, parkamenaren ohiko bizipenean hartzen dau zentzuna", esan eban.

 

 

 

Zera eskatu eutsan gotzainak San Rokeri: "Bizitza handi eta liluragarria izaten laguntzeko eskatuko deutsagu San Rokeri. Ez gaitezela erdipurdikoagaz, azalekoagaz, politikoki eta mediatikoki zuzena danagaz, pasatu egiten diran modakaz, benetako askatasuna eta poztasuna kentzen deuskunagaz konformatu".

 Eguneko argazkiak hemen.