Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gizakiaren tren barria erabiltzaileentzat

created by Drogazaletasunen inguruko gizarte-osasun zentro barria |
|   Komunikazinoa

Bilboko Eleizbarrutiak suspertzen dauan Gizakia erakundeak kudeatuko dauan Baileneko lehengo narkosala gaur hasiko da zerbitzua emoten.  ‘Nasa 1’ izena jarri deutse egitasmo barriari eta gura dabenek “gizarteratzerako trena hartzea” ahalbideratu gura dabe.

Gizakia Fundazinoak erronka barria hartu dau bere gain. Orain dala hamar urte zabaldu zanetik ‘Munduko Medikuak’ erakundeak kudeatu izan dauan Bilboko Bailen kaleko narkosala beste proiektu bat izango da aurrerantzean.

Egitasmo barriak, orain arte lez, kalteak murrizteko helburua izango dau baina, aldi berean, gizarteratzearen alde egingo dabe. Fundazinoak, aurton 30. urteurrena ospatzen dauan Gizakia Helburu lez eskaintzen dituan gainerako bitarteko guztiak jadesteko atea izan gura dau.

“Kontsumitu behar badozu, zatoz gure nasara; zuretzako lekua dogu”, eskaintza egiten deutse erabiltzaileei drogazaletasunen inguruko gizarte-osasun zentro barritik. “Andén 1” astelehenetik domekara eta 11:00etatik 18:30etara egongo da zabalik.

Erabiltzaileak, trena hartu eta eurek aukeratzen daben geltokian geratu daitekez, drogak itzi eta gizarteratze prozesuei ekiteko helburuagaz.

Gizakia Fundazinoa

Irabazi asmo bako fundazinoa honek argitaratu dauan 2013ko oroitza-txostenean bere esku-hartzeari buruzko datu batzuk jasoten dira. Estibaliz Barron zuzendariak gogoratzen dauanez, “aurrekontuetan murrizketak izan badira be”, 4.097 laguni eskaini eutsien arretea.

Artatutako drogazaleei jagokenez, gero eta gehiago izan dira hurreratu diranak, 42 urtetik gorakoen kopuruak nabarmen gora egin daualarik. Gehienek, substantzia bat baino gehiago kontsumitzen dabe. Tratamentua eskatzen dabenen artean, kokaina kontsumitzen dabenak dira gehiengoa (%35), gero alkohola kontsumitzen dabenak (%23) eta honeen atzetik heroina hartzen dabenak (%16).

Fundazinoak, gainera, beste esku-hartze batzuk be baditu, esate baterako: jarrera arriskutsuak dabezan gaztetxoen eta lan-merkatutik kanpo dagozan familia edo gizabanakoen artean. Beste alde batetik, erakundeak hainbat jardunbide garatzen dau gizarte drogazaletasunei lotutako arriskuen inguruan ohartarazoteko.