Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Gaur, Bilboko Santa Monika ordenako monjek arrosa bedeinkatuak banatuko dabez

created by Arratsaldeko zazpietako meza amaitzeaz batera |
|   Komunikazinoa

Kasiako Santa Rita eguna ospatzen dau gaur Eleizak. Ezinezkoaren santa honen sinbolorik adierazgarrienak arrosak eta pikuak dira. Hori dala-eta, Begoñako Santa Monika komentuko monja agustindar gazteenek euren lorategitik hartutako arrosak banatuko dabez, arratsaldeko zazpietako mezan bedeinkatu ondoren.

Santa Monika ordenako monja agustindarrek gaurko egunez 1457an agustindarren komentu batean hil zan Santa Ritaren eguna ospatzen dabe. Beste batzuetan lez, monasterioko lorategian landatutako arrosak banatuko dabez.

Eta eurak komentuan egiten dabezan gauzak saltzeko maiatz honetan inauguratu barri daben denda be zabalik eukiko dabe. “Pozik gagoz, jente barri asko hurreratzen ari dalako”, esan dabe monjek.

Arrosak prest daukiez