Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ezagutu gura dozuz barrutik Caritasen hiru lokal?

created by Bisita gidatuak ‘Hargindegi’, ‘Hontza’ eta ‘Egunon etxea’ zentroetara |
|   Komunikazinoa

Datorren barikuz, martxoak 31, ospatuko dan Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinuan, Caritasen hiru zentro bisitatzeko aukera izango da. Bazterketa jasateko arriskuan dagozan personen alde jardunen 25 urte bete barri dituan eta Bilbozaharrean dagoan ‘Hargindegi’ da horreetako bat. Menpekotasunen bat dabenei laguntzeko zabaldu zan eta San Antonen dagoan ‘Hontza’ da bigarrena eta, hirugarrena, ‘Egunon etxea’ Bilboko Alde Zaharrean kokatuta eta irugarren adinekoen zerbitzura dagoana. Bisita horreetan parte hartzeko, ezinbestekoa da aldez aurretik izena emotea, 94 679 00 80 telefonora deituz.

‘Txokoz txoko’ deitu deutse datorren barikuz, martxoak 31, Bilboko Eleizbarrutian ospatuko dan Eleizbarrutiko Zeinuaren barruan garatuko dan ekimen honi. “El mundo, nuesra familia / Etxean bezala makalenak lehenak” goiburuak eskatzen dauan lez, “giza familia eratzeko eta giza familia lez bizitzeko gure inguruan garatzen diran ekimenetako batzuk ezagutzera emotea” da jarduera honen helburua.

Zeinuaren antolaketaren ardurea dauan taldeko kideak gogoratzen dauanez, nahiz eta gure mundu honetan hainbat gorabehera eta eragozpen bizi, une batzuetan alkartasun-sareak aktibatzen dira eta “konprometitzen, onartzen, laguntzen eta eusten daben egitasmoak eta personak sortzen eta azaltzen dira”.

Horixe da hain zuzen be ‘txokoz txoko’ ekimenaren xedea, hau da, dagokien balioa emon holako jarduerei eta persona batzuek euren burua besteen alde emoteko egiten daben ahalegina erakutsi.

Taldean zein bakarka izena emon daien personak barikuko –martxoak 31- arratsaldeko bostetan alkartuko dira Arriaga plazan.