Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Erakusketa, Jaiotzazaleen Alkartearen 60. urteurrena ospatzeko

|   Komunikazinoa

1958.eko abenduaren 23an, orain dala 60 urte sortu zanetik Jaiotzazaleen Bizkaiko Alkarteak izan dauan jardueraren inguruko erakusketa jarri dabe “Burtsa” herri zentroan eta 2019.eko urtarrilaren 5era arte egongo da zabalik. Bertan ikusi ahal izango da alkarte honek jaiotzen usadioari eusteko, jaiotzak gordeteko, egiteko eta zabaltzeko egin dauan lana.

Hainbat urtez San Anton parrokiako parroko izan zan on Klaudio Gallastegik suspertu eban, beste batzuekin batera, Jaiotazaleen Bizkaiko Alkartea. 1958ko Gabon aldian, jaiotzaren adiskideen talde batek gero Jaiotzazaleen Alkartea izango zanaren oinarria jarri eben parrokia horretan. Estatutuak idatzi ziran eta 1958.eko abenduaren 23an, “Jaiotzazaleen Bilboko Eleizbarrutiko Alkartea” sortu zan; egoitza abuztuaren 16a kaleko 1. zenbakian eban eta Enrique Uncilla izan zan alkarteko lehenengo presidentea.

Jaiotzak

2018.eko azaroaren 30ean zabaldu zan, bestalde, Aste Santuko Pausuen Museoan –Iturribide kaleko 3. zenbakian dagoan ‘Burreria’ zaharra- alkartearen jaiotzen urteroko erakusketa.

Eleiz Museoak, bere aldetik, Gabon aldiko egitarauko era bateko eta besteko jarduerak garatzen dihardu abendu honetan.