Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

EPKaren kursoko azken saioa

created by Bakea eta Adiskidetzea gaiagaz |
|   Komunikazinoa

Elizbarrutiko Pastoral Kontseiluko kideek kursoko azken saioa ospatuko dabe goizeko 10:00etatik aurrera eta bertan bake eta adiskidetzearen gaia lantzen jarraituko da. Otsailaren 9an ospatu eben azken saioan, kontseilariek arlo desbardinetarako –esate baterako, ospakizunak; katekesia eta hezkuntza; eliz alkartea; herria- jardunbide batzuk proposatu eutsezan goitzainari.

Gotzainari jarduera ebanjelizatzaileen koordinazinoan laguntzen deutsan organu kolekiatu honek kursoko bosgarren eta azken saioa ospatuko dau gaur.

Kontseilariek amaiera emon gura deutse aurreko kursoan bake eta adiskidetzeari buruz ekindako gogoetari, “kristinau alkartean pastoral estrategia bultzatu” ahal izateko. Aurreko saioan nabarmendu zanez, jarduerak, beti, “zuhurtasun eta apaltasunetik” garatuko dira.

Honeek dira, besteak beste, osoko bilkuraren onespena jasotzeko itxaropenagaz aurkeztuko diran jarduerak: “ospakizunetan adiskidetzearen giltzarria nabarmendu edo indarkeriari zilegitasuna kentzea hezkuntza eta eliz arloko zeharkako ardatz bihurtu”. Beste proposamen batzuk be, esate baterako, “biktimen eta ‘biktimarioen’ arteko topaketak ahalbideratu”, geroko jardunbideen artean jasoten dira, “epe luzera pentsatuz baina epe laburrera jokatuz”, batzorde eragiletik azaltzen dabenez.