Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Enkarterriko ‘parrokia txikien’ topaketa Galdamesen

created by Joan dan zapatuz |
|   Komunikazinoa

Enkarterriko hamabi herritako ehun lagun inguruk “II. Bikaritzaren eguna” deitutako urteroko topaketa ospatu eban joan dan zapatuz, urriak 5. Galdameseko San Pedro parrokia izan zan aurtengo harreragilea. Landa-eremuko parrokietako laikoek auzotarrei eskaini behar deutsien zerbitzuaren inguruan hausnartu eben, Ebanjelizatzearen Eleizbarrutiko Egitasmo barrian zehaztu daitekezan apustuak aitatuz. Erronketako bat, ‘parrokia txikien’ ingurukoa da, hain zuzen be, Enkarterri inguruan ondo ezagutzen daben errealidadearen ingurukoa.

Hausnarketaren ostean, partaideek Galdameseko Txabarriko Andra Mari ermita bisitatu eben eta historialari batek, erretaularen eta inguruaren balioa azaldu eutsen.

Kerman Lopez lurraldeko bikarioak nabarmendu dauanez, “topaketa honen bidez Laikotzarako Bikaritza Mahaiak ‘Goazen!’ kurso hasierako jardueretan landutakoa lurraldera hurreratu ahal izan dau eta, gainera, guzti hau alkarte auzokideen arteko bategitea eragin izan da”.

Topaketa II. Bikaritzan