Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eloy Garciaren zidargintza-tailerraren inaugurazinoa iruditan

|   Komunikazinoa

Atzo –eguaztena- arratsaldez, erakusketa-eremu barria inauguratu zan Eleiz Museoan. Bertan, besteak beste, Eloy Garcia zidargilearen tailerra ezagutzera emongo da. Honako honegaz batera, atzoko ekitaldiko hainbat irudi ikusi daiteke galerian.

Osasunez eskas dagoala-eta, artistak berak ezin izan eban inaugurazinoan parte hartu baina bere senideez gainera, hainbat erakunde zibil eta erlijiosotako ordezkariek parte hartu eben. Juan Manuel Gonzalez Cembellin Museoko zuzendariak Eleiz Museoko zidarrezko artelanen bildumaren kalidadea nabarmendu eban eta eskerrak emon eutsezan Eloi eta bere familiari bilduma Museoaren esku izteagaitik. Gonzalo Olabarria Bizkaiko Foru Aldundiko kultura saileko zuzendariak azpimarratu ebanez, “lanbideak bererskuratzea, memoria historikoa berreskuratzea be bada”. Aldi berean, eskerrak emon eutsezan Museoari eta Eleizbarrutiari, Museoa urte osoan zehar zabalik eukiteko egiten daben ahaleginagaitik. Gaspar Martinez Eleizbarrutiko ondarearen arduradunak be esan ebazan berba batzuk, joan ziranen presentzia eta familiari eta artistari Museoari itzi deutsen legatua eskertuz.

Karmele Garcia Eloyren alabak aitaren berba batzuk irakurri ebazan: “Ohore handia da Iturribideko nire tailerreko artelanak aurrerantzean neure izena daroan Eleiz Museoko areto batean egotea”. Eloyren tailerrean zelan egiten zan lan erakusten dauan bideoa ikusi zan gero eta konbidatu guztiek ikusgai dagoan bilduma bisitatzeko aukera izan eben.