Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Eleizbarrutiko ikastetxeetako zuzendaritza-taldeak Loiolan, ikasturtea amaituz

|   Komunikazinoa

Joan dan eguen eta barikuz, uztailak 4 eta 5, EBI-Elizbarrutiko Ikastetxeak eleizbarrutiko ikastetxeen sareko zuzendaritza-taldeak Loiolan batu ziran amaitzear dan ikasturtea ebaluatzeko eta datorrenari begira hainbat gai jorratzeko. Besteak beste, pastoral arloko hainbat ekimen aztertu eben, on Mario Izeta eleizbarrutiko gotzaina bertan zala.

Ikasturtearen amaieran, Eleizbarrutiko ikastetxeen sareak (EBI) ikaskuntzarako sei esperientzia aurkeztu ditu, udarako guztiz baliagarriak diralakoan, hain zuzen be, udaldi hezigarria izateko zazpi aholku.

“Etxeko lanik bai ala ez?”, urtero, sasoi honetan eskolan egiten dan galdera. Ikasleek ikasten jarraitu behar dabe erritmoa ez galtzeko ala, ostera, atseden hartu eta hurrengorako indarrak hartu behar ete dabez? Erantzuna ez da ez baiezko ez ezezko argia. Hainbat eragile da tartean. Hain zuzen be, mutiko edo neskatoaren adinaren, errendimenduaren edo gaitasunaren araberako hainbat jarduera gutxi-asko hezigarri baliagarri izan daiteke:

1.- Irakurketa. Hezkuntza arloko aditu guztiak bat datoz irakurketak udako ezinbesteko jarduera izan behar dauala esatean. Adinaren arabera, 15 minututik ordubetera arteko irakurten aritzea funtsezkoa da garunak aberastasun lexikoari eta ulermenari eutsi deion.

2.- Udako koadernoak. Ikaslearen tutore edo irakasleak errefortzurako gomendatu baditu bakarrik. Ez dira gomendagarriak arrazoi pedagogiko barik. Era berean, akademiara joatea be gomendatu badeutse izango da baliagarria.

3.- Joko didaktikoak. Joko didaktiko entretenigarri ugari dago, esate baterako, xakea, kartak… eta horien bidez kontzeptu matematikoak, lexikoak, ulermenezkoak… lan daitezke.

4.- Kultura. Museo, liburutegi, uriren… bat bisitatu. Oporraldia be ikaskuntzarako esperientzia bihur daiteke.

5.- Eskulanak. Sormena sustatzea, “etxeko lan” egoki eta dibertigarria izan daiteke.

6.- Familia da, zalantza barik, ikaskuntza-iturri nagusia oporraldian. Familiagaz egiten dan edozein jarduera ikasgai bihurtzen da.

7.- Atzerriko hizkuntzaren batez baliatu, aukera denean. Atzerrira bagoaz zein berton atzerritarrakaz hartu-emona badogu, egokia da hizkuntza desbardinak erabiltea.

Eleizbarrutiko ikastetxeetako arduradunak gotzainagaz