Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Drogei ezetz esateko ‘ESAN EZ’ egitasmoaren aurkezpena

|   Penitenciaria

‘ESAN EZ’ egitasmoa, ‘Carmes Gandarias’ Fundazinoak suspertutako hezkuntza-esperientzia da; Bidesari alkarteak garatzen dau Kartzela Pastoraltzak eta Basauriko eta Arabako kartzeletako presoek lagunduta. ‘ESAN EZ’, A Coruñako ‘Barrié’ Fundazinoaren egitasmo batean oinarrituta dago. Han, “Di k non” izenburuagaz ezagutzen da.

‘ESAN EZ’ egitasmoaren bitartez, kartzelan bertan esku-hartzen da presoen bitartez, “drogak ez hartzearen” aldeko lekukotasuna emon daien. Gainera, egitasmoan parte hartzen daben ikastetxeetako ikasleek unidade didaktikoa garatzen dabe. Sustatzaileek, presoen lekukotasuna eroaten dabe geletara, drogakaz izan daben esperientzia txarra azaltzeko. Eta berean, ikasleen bizi izandakoa jaso eta laburtu egiten da eta hau be egitasmoaren atal esanguratsua da. Azken batean, egitasmo honen bitartez, prebentzinoa bultzatu gura da, nerabeek drogarik kontsumitu ez daien eta delituzko jarrerarik izan ez daien. Horrezaz gainera, asko eta asko, drogak kontsumitzeagaitik dagoala kartzelan ikustarazo gura jake gaztetxoei. Presoei dagokienez, aurrera pausua izan gura dau euren lan pertsonalean eta aldaketa, erantzule egite eta gizarteratze bidean laguntasuna eskaini gura jake.

Substantzien menpe egon diren, horren eraginez delituak egin dabezan eta kartzelaratzea ekarri deutsen personen lekukotasun eta esperietntzia osagai guztiz esanguratsu eta baliotsua da egitasmo honetan. Batez be 14 eta 16 urte bitarteko bigarren hezkuntzako nerabe-gazte bizkaitarrei zuzentzen jake, arriskuan dagoan taldea dalako, asko eta asko adin horretan hasten dalako drogak hartzen. Bidesari alkarteak garatzen dituan egitarauen barruan dagozan presoak be badira egitarauaren hartzaile.

[Translate to euskera:] Responsables de Bidesari y Pastoral Penitenciaria de nuestra Diócesis