Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Domekaz, Sokorruko Amaren eguna Pobeñan

|   Komunikazinoa

Beste urte batez, milaka lagun alkartuko da domekaz Pobeñan Sokorruko Amaren eguna ospatzeko. Ama Birjinaren irudia ermitatik Bariko San Nikolas parrokiara eroango dabe egun horretan. Aurretik, barikuz eta asteburu osoan, hainbat ekitaldi ospatuko da.

Berrehun urtetik gora da Sokorruko Amaren irudia irailaren 8an Bariko San Nikolas elizaraino erromesaldia egiten hasi zanetik. Eguneko lehenengo Eukaristia goizeko seietan ospatuko da, prozesinoari goizeko 11:30etan emongo jako hasiera eta eguerdiko 12:30etan izango da Meza Nagusia. Aurton, gainera, jaieguna da eta makina bat fededunek parte hartuko dauala aurreikusten da. Erromeriaren ostean, urriko lehenengo domekan ‘El Socorrillo’ deitutako jaia ospatuko dabe eta auzotarrek ermitara eroango dabe irudia eta han geratuko da datorren urtera arte.