Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Deustuko Teologia-dekanoaren berbaldia “Gaudete et exsultate” agiriaz

created by Bihar, martxoak 21, 10:30etan |
|   Komunikazinoa

Francisco Jose Ruiz Deustuko Unibersidadeko Teologia-dekanoak berbaldia eskainiko dau bihar, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren (ETPI) eskutik, Barria eraikinean (Plaza Barria, 4. Bilbao), goizeko hamarrak eta erdietan. Frantzisko Aita Santuak gaur egungo munduan santutasunez bizitzeko deia dan Gaudete et esxultate aholku-hitz apostolikuaren inguruan jardungo dau, zehatz-mehatz, eguneroko keinuen santutasunean sakonduz.

Francisco Jose Ruiz Perez SJ, joan dan udan izendatu eben Deustuko Teologia-dekano. Aurretik, Ruiz Perez jesuiten Espainiako Probintzial izan zan. Jose Carlos Coupeauren lekua hartu eban Dekano lez eta izendapen horregaz bere gain hartu eban Nortasun eta Misinorako Errektorearen Ordezkari kargua be.

Dekano izan aurretik, pastoralgintzan be jardun izan dau unibersidadeko ikasleakaz eta laikoen komunidadeakaz –esate baterako, CVX-. Teologia Dogmatikoa be emon dau irakasle lez La Cartujako (Granada) Teologia-fakultatean. Baina, batez be, ordenan barruan jardun izan dau zerbitzua eskainiz. Hogei urtetik gora daroaz gobernu-karguetan Jesusen Lagundian. Lehenengo, Probintzia Betikoko (Andaluzia eta Kanariak) Probintzial izan zan, 2004tik 2010era arte eta urte honetan Espainiako Probintzial izendatu eben. 2014an, jesuiten Espainiako probintzia guztiak bakarrean alkartu ziran, hain zuzen be, Espainiako Probintzian, eta Jose Ruiz izendatu eben Probintzial.

Francisco Jose Ruiz Perez.