Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritas, ahulezian dagozan personen gizarte eta lan sustapenaren alde

created by Bizkaian, 10.000 lagun baino gehiagok jaso dau erakundearen arreta |
|   Komunikazinoa

Bilbao, Donostia eta Gasteizko Eleizbarrutietako Caritas erakundeek lurralde bakotxeko jardueraren inguruko txostenak aurkeztu dabez gaur. Euskadiko hiru Caritas erakundeek igaz eskaini ebezan diru-aguntzek %7 egin eben gora 2015. urteagaz alderatuz. Guztira, 372 egitasmotan lagundu eben Euskadin, 4.000 boluntario ingururen laguntzagaz. Gizarte ahulezian dagozan hamar mila lagun eta familiak baino gehiagok jaso eban Bizkaiko Caritasen laguntza 2016an.

Beste batzuetan lez, ekainaren 18an, domekaz, amaituko dan Maitasunaren astean, Euskadiko hiru Caritas taldeek 2016an garatutako jarduerei buruzko datuak aurkeztu dabez.

Caritasen jarduera hiru lurraldeetako udalerri gehienetan garatzen da, Carlos Bargos Bizkaiko Caritaseko zuzendariak adierazo dauanez, kristau alkartearen eta, orokorrean, gizartearen “pobreziaren aurkako konpromiso eta esku-hartzeari esker”. Honi dagokionez, aurrerantzean be diru-laguntza jasotea ezinbestekoa dala azpimarratu dau, izan be, “ekonomiak hobera egin dauala islatzen daben erakusle batzuk agertu badira be, herritar asko eta asko pobretasun eta ahuleziazko espiralean kateatuta dago eta oso gatxa egiten jako hortik urtetea”, horregaitik Bizkaiko Caritasetik "ahuleziazko egoeran dagozanei babesa emoten eta horreek agertzera emoten saiatzen dihardugu", esan dau Bargosek.

Lehentasunezko apustuak

“Ahulezia eta bazterketa jasaten daben gizabanakoen eta personen gizarte eta lan sustapena” nagusia izanda, Bizkaiko Caritasek beste jardunbide batzuk be jorratzen ditu:

1. Laneratzea: 2016an, 2.000 personari lagun egin izan jako lana aurkitzeko eta lanean hasteko ibilpideetan
2. Akonpainamentua familia eremuan: laguntasuna guraso-eginkizunetan aiten eta amen eskolen eta 20 hezkuntza-tailerren bitartez. 250 familia inguruk parte hartzen dau
3. Osoko akonpainamentua gizarte bazterketa jasaten daben personei: eguneko zerbitzuak bizilekurik ez daukien personentzat Ezkerraldean, Durangaldean eta Bilbon. Prozesu pertsonalizatuak 226 personakaz eta ‘Hontza’ gaueko zentroa, 644 lagun baino gehiagori gauez arreta eskaini eutsena
4. Akonpainamentua nagusiei hartu-emonen eremuan: 400 lagun ingururi lagun egin jake etxeetan eta egoitzetan. 74 etxebizitza kudeatzen dira eta beharrizanetan dagozan personen eskura jarten
5. Diru-laguntza: sarrerarik ez daukien edo daukiena nahiko ez daben 3.800 gizabanako eta familiari eskaini jake. 1.600.000 euro inguru erabili izan dira
6. Lankidetza: baterako garapenerako lana herrialde txirotuakaz, 35.000 persona baino gehiagori lagunduz
7. Sentsibilizazinoa: kurso honetan guztion onaren ideia sendotuz, bizikidetasunaren, gizarte alkartasunaren eta balioen hobekuntza bilatuz

Carlos Bargosek, azkenean, dei egin deutse gizarteari, administrazinoei, enpresei eta kristau alkarteari, “alkartasunean, doakotasunean, zerbitzuan eta jasangarritasunean” oinarritutako gizarte ereduaren alde lan egiten jarraitu daigun, izan be, “gauzak bakarrik ez dira gauza”.