Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

‘Bizian gora’ mobimentuak San Simeon eta Santa Anaren eguna ospatu dau

|   Komunikazinoa

Atzo, otsailak 7, ‘Bizian gora’ mobimentuak Simeon eta Ana bere zaindarien eguna ospatu eban. Honako honegaz batera, jardunaldiaren barri emoten daben argazkiak jaso doguz.

On Mario Izeta gotzaina izan zan buru Eukaristian eta beronegaz alkar-meza emon eben Juan Angel Axpe mobimentuko kontsiliarioak eta aspalditik laguntzaile dan Aita Martzelek. Ekitaldiagaz bat egin eben, gainera, Luis Alberto Loyo parrokoak eta euren parrokietan mobimentuko taldeei lagun egiten deutsen abadeak.

Ehun eta hogeta hamar lagun inguru batu zan atzoko esker oneko ospakizunean Bilboko Areatzan dagoan San Nikolas parrokian. Eukaristiaren ostean, mahaiaren inguruan alkartu ziran senide bazkaria egiteko.