Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilbon hil da on Miguel Irizar, Callaoko (Peru) gotzain emeritua

created by Bere aldeko hileta elizkizuna, bihar, arratsaldeko 17etan Deustun |
|   Komunikazinoa

Gaur hil da Bilbon 50 urte baino gehiago Perun zerbitzua eskaini eban Gipuzkoako (Ormaiztegi) pasiotarra. Azken hiru urteotan Bizkaiko uriburuko pasiotarren Deustuko etxean bizi izan da beste 30 frailegaz batera. Osasunez makalik etorri zan Perutik eta bera izatez "alaia eta jatorra" zan arren, holan dinoe berau ezagutu ebenek, urteotan bere izakera hori aldatuta euki dau. Bihar izango da bere aldeko hileta elizkizuna, gotzaina buru dala, arratsaldeko bostetan Deustuko San Felizisimo parrokian.

Bere aitita-amamak Irizar enpresea sortu ebenez, berari be hantxe lan egitea suertauko jakola emoten eban baina gazterik, 17 urtegaz, abade egiteko bidea hasi eban. Arantzazun ordenau zan eta pasiotarren ordenak, Liman misiolariak behar zirala-ta bertara bialdu eban.

Han lehenengo urian baina geroago, 17 urtez hain zuzen, oihanean egon zan eta hantxe ikasi ebala "personen artzain izaten" adierazoten eban. Holan erakutsi eban ganera, 10 urtez Latinamerikako eta Karibeko indigenen eta baserritar pobreenen promozinorako `Populorum Progresio´-ko fundazinoko presidente modura.

Bere izakerearen ezaugarriak hurrekotasun eta jatortasun hori ziran eta holan dino, Aita Martzel Andrinuak Orueko (Euba) pasiotarren komunidadekoak. Deustuko komunidadeko nagusiak, Jesus Goikoetxeak bere baikotarsuna nabarmentzen dau. "Nahiz eta azken urteotan osasun arazoak tarteko, makalik egon dan".

Asko maite eben Perun eta holan adierazo eutsen behin baino gehiagotan eskeini eutsezan omenaldietan. Euskaldun askoren moduan bizi zan tokian egokitzen eta bizilagunakaz bat egiten ekiela esaten eban.

Biografia txatalak

. Gotzain-Bikario Apostolikoa Yurimaguasen (1972-1989)

. Callaoko Elizbarrutiko gotzain laguntzailea (1989-1995)

. Callaoko Elizbarrutiko gotzaina, 1995eko abuztua

. Erromako `Cor Unum´, Aita Santuaren Kontseiluko kidea (1990-2000)

. “Populorum Progressio” Latinamerikako eta Karibeko indigenen eta baserritar pobreenen promozinorako fundazinoko presidentea (1992-2001)

. CEAS gizarte ekintzarako Gotzainen Batzordeko presidentea (1987-1993)

. Gizarte Komunikabideetako Gotzain Batzordeko presidentea (1994-1996)

. Latinamerikako Gizarte Pastoraltzako Saileko presidentea CELAM (1991-1995)

. Peruko Gotzainen Konferentziako Idazkari Nagusia (1993-1995 eta 1999-2001)

. Ustelkeriaren kontrako Peruko ekimen taldearen presidentea (2001eko apirila eta uztaila)

. CELAM Eleizako gizarte mobimentuetako arduraduna (2005-2007)

. Peruko Caritaseko presidentea (2006-2012)

 Goian bego!

Miguel Irizar