Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bilboko Gotzaitegiaren prentsa oharra txosna baten ipini dabezan irudi blasfemoen aurrean

|   Komunikazinoa

Bilboko jai gunean txosna baten`CARNICERÍAS VATICANAS´ deritxon irudien konposizio blasfemoaren aurrean Bilboko Gotzaitegiak honako hau adierazi gura dau:

1. Irmoki salatu eta arbuiatzen dogula bilbotar eta bizkaitar ugariren barru-barruko sentimentuen eta sinismenen kontrako eraso hau.
2. Txosnako arduradunei irudiak kendu daiezela eskatzen deutsegue.
3. Erakunde publikoen babesa eta esku hartzea eskatzen dogula eurak diralako erlijio sinismenen eta herritarrenganako begirunea zaintzearen arduradunak gizartearen alkarbizitza baketsuaren alde.
4. Gotzaitegiko zerbitzu juridikoek erlijio askatasunaren eta kristinau alkartearen begirunearen kontra eraso egiten daben irudi honeen erakusketa publikoa dala-ta eratorri daitekezan ekintza legalak aztertuko dabezala.
5. Aste Nagusia begikotasunez eta zintzotasunez ospatu daigula.


Bilbo, 2017-08-19