Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bartolome deunaren ospakizuna Bizkaiko hainbat herritan

created by Bihar da jai liturgikoa |
|   Komunikazinoa

Bizkaiko herri batzuetan Bartolome deunaren jaiak ospatzen dabilz egunokaz. Bihar, santuaren egunez, Areatza, Ugao, Sopuerta, Gernika, Orozko, Karrantza, Alonsotegi eta Leioan Nathanael izena be hartzen dauan zaindariaren jai liturgikoa ospatuko dabe. Leioan, mezea San Bartolome ermitan ospatuko dabe eguerdiko hamabietan. Bere ondoan santuaren izena daroan eleiza barria dago eta hantxe aurkitu zeinke elizbarrutiko kolunbario bakarra. Bestalde, Arratiako Areatzako herrian mendea baino gehiago daukan organoaren doinuak entzun ahal izango dira bihar hamabietan ospatuko dan mezatan. Gernikako Errenteria auzoan mesedeetako monjen eleizan, goizeko 11 t´erdietan izango da mezea.

Leioako eleizearen kriptan hildakoen errautsak gordeteko lekua egokitu zan helburu honetarako toki egokirik ez egoala-ta, "urtenbide praktikoa" emoteko arazoari, bertako parrokoak Ignacio Fernandezek adierazoten dauanez .

Kolunbarioa 2015eko otsailean zabaldu zan eta eleizearen kriptan dago 100 bat hilobigaz. "Aurton sei saldu doguz", dino abadeak. Neurri askotako kolunbarioak dagozan leku zabala da. Txikiagoetan kutxa birentzako lekua dago eta handiagoetan, laurentzat. Bakotxaren salneurria hautatzen dan tokiaren araberakoa da eta batzuk, alkarbanatu daitekezan legez, merkeagoak dira.

 

 

Aurten sei horma-hilobi saldu dira