Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Ba al zenkian Bilboko jantoki sozialak Bizkaiko Eleizearen erakundeak kudeatakoak dirana?

created by Caritasek eta erlijiosoen kongregazinoak |
|   Komunikazinoa

Indautxuko Apostoliketako jantoki soziala eta eguneko zentroa Bilboko Elizbarrutiko Caritasek kudeatzen dau, Iralabarrin dagoana bertako frantziskotarrak, La Najan dagozan monjak gosariak emoten dabez eta Conde Arestiko Karidadearen Ahiztek bazkariak eta afariak emoten deutsez beharrizana dabenei. Guztiak be zabalik dagoz Aste Nagusian. Gema Orbe da Caritaseko dispositiboaren arduraduna azken hamar urteotan eta dino aurtongo udan igaz baino askoz etorkin gitxiago etorri dala uriburura eta beraz, egokitu eben hirugarren txandan ez dala jente askorik egoten. "Halan eta guztiz be, zabalik eukiten dogu, beti dator bateren bat eta", dino.

Guztira 810 menu banatzen dira egunero Bilbon beharrizanean dagozanentzat gosariak, bazkariak eta afariak kontuan hartuta. Gema Orbek dinoanaren arabera Bilboko udalak bideratzen dauz bakotxarentzat txartelak leku batera edo bestera joateko baina normalean "persona bakotxak aukerea dauka toki baten armozua jan, bestean bazkaria eta hirugarren baten afaltzeko". 

Alkarren Barri aldizkariaren ikasturteko azken zenbakian egindako alkarrizketan jantokiaren gora-behera guztiak kontatzen dauz zehatz-mehatz Gema Orbek. Hona hemen alkarrizketea.

Apostolikoetako beharginak eta erabiltzaileak opariak prestatzen boluntarioen egunerako