Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Athleticen bisitea `ohorezko bazkideari´

created by Lora eskeintzea Begoñako Amatxuri |
|   Komunikazinoa

Atzo 1930etik datorren ohiturea errepikatu eban Athleticeko familiak: Begoñako santutegira joan ziran Amatxuri eskerrak emoten eta eskabideak eta eskaintzak egiten. Urtean zehar hil diran bazkideak be gogoratu ziran atzo egin zan ekitaldian. Aitor Elizegik presidente modura lehenengoz hartu eban parte honako ospakizun baten. Bere esanetan, leku ezin hobea da santutegia Amatxuri "osasuna" eskatzeko eta orain artekoagaitik eskerrak emoteko. Horrez gain, taldearen konpromisoa eskaini eban Bizkaiko gizartearen aurrean. Zale ugari egon zan ekitaldian baina aparteko lekua izan eban Bilboko Aldundiaren babespean dagozan etxeetan hartatuta dagozan adin txikikoak. `El Refugio´, Stella Maris eta Artagan egotetxeko umeak jokalariak ikustera joan ziran beste askoren modura.

Beste behin Aste Nagusian Athleticek tartea hartu eban Begoñako santutegira joateko eta bertan ekitaldi xumea baina berezia egiteko. Zuzendaritza taldea, talde teknikoa eta emakumezko eta gizonezko jokalariak egon ziran basilikan ordu bat ta erdietarako iragarrita egoan ekitaldian. Honakoetan zaleek ez dabe jokalariakaz argazkiak atarateko eta hurretik ikusteko aukerea galtzen eta atzo be horren lekuko izan ziran bertara hurreratutako kazetariak.

Begoñako kanpai-torrean soinu bereziak entzun ziran atzo: Athleticeko ereserkiak jo eban behin baino gehiagotan. Barruan Miriam Cepeda, organo joleak `Begoñako Andra Mari´ren ereserkiagaz emon eutsan amaierea ekitaldiari.