Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Asteburuan zabalduko da Larrabetzuko parrokiako aterpetxea

|   Komunikazinoa

Larrabetzuko parrokiak etxe bat atondu dau, udan Santiago-bideko aterpetxe izan daiten eta gazteek hainbat jardueratako (konbibentziak, topaketak eta erretiroak) erabili daien eta bihar –zapatua, ekainak 13- inauguratuko dabe. Asteburuko irekiera ofizialaren aurretik ospatu da jarduera bat etxe horretan, hain zuzen be, astelehenez, azkenaldian abade egin diranek Bilboko gotzainekin ospatu eben urteroko jardunaldia.

Astelehenean batu ziran 17 lagunek zuzenean ezagutu ebezan Larrabetzuko Goikolejeako aterpetxearen instalazinoak, bihartik aurrera hogeta hamazazpi lagun hartzeko prest dagozanak. Azken ordenatuen jardunaldiari hasiera emoteko, tertzia errezatu eben eta gurtza edin San Emeterio eta San Zeledonio eleizan –Bizkaiko bigarren eleizarik zaharrena-. Bazkariak eta bazkalondoak emon eutsen amaiera egunari eta Txema Beriain Larrabetzuko parrokoaren esanetan, solasaldi atsegina izan eben, besteak beste bisitatzea merezi dauan eta “liluragarria dan” aterpetxe barriaren inguruan. Honako honegaz batera eskaintzen dan bideoak (hemen) leku hori ezagutzeko aukera emoten deusku,.