Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

"Arruperen kausa hastapenetan dago eta bidea luzea eta konplexua da"

created by Garate beatoaren postuladore ordea da |
|   Komunikazinoa

Aurreko uztailaren 10ean jesuiten nagusiak Bilbon ordenaren Unibertsitateetako munduko topaketearen testuinguruan Arrupe beato egiteko bidea zabalduko zala Erroman iragarri eban. Albistea txalo zaparrada handiz hartu eben publikoan egozan jesuitek. Ignacio Arregik ezin izan eban egun horretan egon baina laster jakin eban barria. Barri pozgarria dala dino eta ez dau uste eraginik izango dauanik zabalik dagoan Garate beatoaren kausan. Deustuko Unibertsitateko atezaina izan zana santu izendatzeko mirari bat baieztatzea falta da.

Ignacio Arregi, Garate beatoaren postuladore ordea da eta lanean dihardu Deustuko Unibertsitateko atezainaren debozinoa zabaltzen eta bere izakerea mundu osoan ezagutzera emoten. Arrupe aitaren kausa zabalduko dala iragarteak ez dau uste besteari kalte egingo deutsanik. "Azken baten, bakotxak bere bidea daroa". Garate beatoarena oso aurreratuta dago eta Arruperena hasi barri baino ez da egin.

Orrialde honetan dago Garate beatoaren ganeko informazino guztia eta Ignacio Arregik eskatzen dau bateren batek zeozer gehiago gehitu ahal izango baleu, adierazo daiela..

Ignacio Arregi