Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Aita Santuaren hizkuntzaren soiltasunean datza pentsamentu-konplizidadea. Erreformatzaile bikaina da”

created by Massimo Borghessi, “Jorge Maria Bergoglio. Una biografía intelectual” liburuaren egilea: |
|   Komunikazinoa

Perugiako Unibersidadeko Filosofia, Gizarte eta Giza Zientziak eta Heziketarako Sailean Filosofia Moraleko irakasle titularra dan Massimo Borghesi italiarrak berbaldia emon dau gaur goizez Bilbon, Eleizbarrutiko Teologia eta Pastoraltza Institutuaren eskutik. On Mario Izeta eleizbarrutiko gotzaina izan da entzuleen artean eta, beragaz batera, aretoa lepo bete daben eleizbarrutiko hainbat arlo eta sailetako ordezkariak. Borghesik, besteak beste, Aita Santuak gauzak esateko dauan erraztasuna nabarmendu dau: “Hizkera erraza dabil eta hizkeraren soiltasuna ez da ezjakintasunaren isla, soiltasunean datza pentsamentu-konplizidadea. Erreformatzaile bikaina da”.

Borghesik azaldu dauanez, liburua idazten hasi zanean, sektore kritikoetako hainbat lagunek inoan Aita Santuak ez ebala pentsamentu originalik, Bergoglio Aita Santu pastoral baino ez zala. Borghesiren esanetan, “Aita Santua kritikatzen ebenez, argudio horixe erabilen, hain zuzen be, kontra egiteko. Ez zala aditua inoen, intelektual mailan ez egoala prestatuta eta ez ebala prestaketa teologiko eta filosofikorik”. Bere liburuaren helburua, hain zuzen be, eretxi hori gezurtatzea izan da eta Hego Amerikako eta Europako hainbat autoreren bitartez egiaztatu ahal izan dauanez, Aita Santua ondo baino hobeto prestatuta dago.

Liburu hau idazterakoan, “askotariko iturrietatik edateaz” gainera, Borghesik Frantzisko Aita Santuaren lankidetza zuzena izan dau, bere pentsamentuaren eta prestaketa intelektualaren inguruko funtsezko argibideak bialdu deutsazalako, 2017ko urtarrila eta martxoa bitartean egindako grabazinoetan autoreak egindako galderei emondako erantzunen bitartez. Borghesik dino Aita Santua “oso pozik geratu dala liburu honegaz, eta laguntzaileei gomendatu deutsela”. Liburua ingelesera, portugesera, gaztelaniara, polonierara, frantsesera… itzuli da dagoeneko eta jakin-min handia biztu dau jentearen artean, “Frantzisko Aita Santuaren irudia aldatzen daualako eta bere pastoral jardueraren eta munduaz dauan ikuspuntuaren sustrai sakona ulertzeko aukera emoten daualako”.

Massimo Borghesi