Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Datorren zapatuz, Seminarioak kurtsoari hasiera emongo deutso Begoñan

|   Komunikazinoa

Irailaren 25ean, zapatuz, Eleizbarrutiko Seminarioak hasiera emongo deutso 2021-2022 kurtsoari. Hilabete inguru ekin eutsen jarduerei Donejakue bidea egin eta jarduerak martxan jarriz, baina zapatuz, deialdi zabala egiten dabe pastoral kurtsoaren hasierako Eukaristian parte hartzeko. On Joseba Segura gotzaina buru izango da zapatuko eleizkizunean eta Begoñan egingo da, jente gehiagok parte hartu daian. Web orrialde honetan zuzenean jarraitu ahal izango da hamaiketan hasiko dan Eukaristia hori.

Aitor Uribelarrea Semiarioko errektoreak azaldu dauanez, indarrean diran osasun-neurriak betteko, ez da ohiko ekitaldi akademikoa egingo eta partaideei “2021-2022 kurtsoko oroitza-txostena” eta hasi barri dan kurtsoaren “jardunbideak” banatuko jakez.

Abadegaiek, hezitzaileek eta gotzainak Donejakue bideko hainbat etapa egin eben irailaren hasieran