Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Datorren urtean Bilbon ospatuko da Gazte Pastoraltzako topaketa

created by Asteburu honetan iragarri da Santo Domingo de la Calzadan |
|   Komunikazinoa

2020.eko urriaren 30etik azaroaren 1era, 600 lagun inguruk parte hartuko dabe Bilbon ospatuko dan Gazte Pastoraltzarako estatu guztiko taldeen topaketan. Asteburu honetan, Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) ospatu dan Gazte Pastoraltzarako Eleizbarrutietako ordezkari eta arduradunen batzarrean Granadak Bilbori pasatu deutso lekukoa. Gazteen arloaz arduratzen diran ordezkaritzako kideek, Bilbok azken urteetan izan dituan aldaketak erakutsi dabez. “Onera ekarritako uriaren ametsa aurkeztu da, hain zuzen be, sasoi honetara egokitutako geure Eleizarentzat be gura dogun ametsa”, azpimarratu dau Clara Arza Fede-zabalkunde eta Katekesirako Ordezkariak.

Joan dan asteburuan estaduko Eleizbarrutietako Gazte Pastoraltzarako ordezkari eta arduradunen batzarrean parte hartu dauan Bilboko Eleizbarrutiko ordezkariek uria eta azken urteotan bizi izan dauan erabarritze-prozesua aurkeztu deutsiez partaide guztiei.

Uriaren erabarritzeaz baliatu izan dira, beraz, datorren urteko topaketa egingo dan lekua aurkezteko. Estaduko hainbat lekutatik etorriko dira Bizkaira 2020.eko urriaren 30 eta 31n eta azaroaren 1ean ospatuko dan biltzarrean parte hartzeko. Aurreko ekitaldia Granadan ospatu zan 2017an eta Bilbok antolatuko dau hurrengoa, Eleizan fede-zabalkunde eta katekesirako arloa erabarritzea “posible izateaz gainera”, “ezinbestekoa” dala erakutsiz, Clara Arzak esan dauanez.

Santo Domingo de la Calzadan egin daben aurkezpena