Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Daeshak Iraken profanatutako kaliza barriro etorriko da Bizkaira urrian

created by Gura daben parrokiek eskura izango dabe |
|   Komunikazinoa

‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari erakundeak aukera barria emten deutso Bilboko eleizbarrutiari Daeshak Iraken profanatutako kalizak erromesaldia egin daian Bizkaitik. Kaliza horrek egin eban erromesaldia Bizkaian iazko azaroan, hain zuzen be, pandemiaren aurkako murrizketen gogortzea gertatu zanean. Oraingoan, urriaren 30etik azaroaren 14ra arte egongo da Bizkaian eta Asturiasetik etorriko da. Bizkaitik Arabara eroango dabe eta han izango da hilaren amaierara arte, abenduan Estatu Batuetan ekingo deutso-eta erromesaldiari.

Aitatutako egun horreetako batean kaliza euki gura daben edo erromesaldiko etaparen batez arduratu gura daben parrokia edo alkarteek Miguel Artiach ‘Laguntasuna Eleiza Behartsuari: bilbao@ayudaalaiglesianecesitada.

Kaliza