Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

`Da bart Belenen, jaio da Jesus Nazaren´

created by Marijesiak Gabonak iragarri dabez |
|   Komunikazinoa

Atzo, ohitureari jarrituz Gernikako Marijesiak 9etako mezatan kantau ebezan Jesusen jaiotzea iragarten daben koplak. Jesus Llarena, Elizbarrutiko Liturgiako arduradunak eta Marijesien taldeko partaidea batzar buru izan zan ospakizunean, Carlos Olabarri abadea be altarean zala egin zan ospakizuna. Denis Azkarte bakarlariak mezan zehar Gabonak iragarten dabezan koplak abestu ebazan. Mezea amaitzeko talde guztiak abestu ebazan Gabon egunari jagokozan bertsoak.

Koplak: Da bart Belenen Jaio da Jesus Nazaren. "Belenengo portalian estalpe batian, jaio da Jesus ona ganaduen artian. Belenengo urian Gabon gabaren erdian, Birjiña Santisimia dago Kontsolaziño handian, Pastore santu birtuosuak baliau zakiguz gaur hemen, bart arratsian zer pasatu dan kontau dagigun Belenen. Korraletako ardiak bere dantzan ebilzan orduan, gure Jesusu Salbadoria jaio dalako munduan. Jesus Dibino gabaren hotza jausten dan iñetazixe, erloju bien honelan bada hil da ganadu guztixe. Hortixik gora niñoiela ospitaletxu zahar baten, aita San Jose topatu neban astotxu zahar bat txalmatzen Nazaretako Tenpluan dago Dama eder bat jarririk, Izena berak Maria dauko ondo graziaz beterik".

2020ko bakarlariak (Argazkia: Marijesiak)