Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Carlos Bargos: "2021eko lehenengo sei hileak gogorrak izango dira makalenentzat"

created by Alkarrizketea Herri Irratian Bizkaiko Caritaseko zuzendariagaz |
|   Komunikazinoa

Bizkaiko Caritaseko zuzendariak, Carlos Bargosek, Herri Irratian egindako alkarrizketan amaitu barri dogun 2020. urte honetako erronkak eta hasi barri dogun honetakoak zeintzuk diran erantzuten dau. Bere esanetan, lehengo lepotik jarraitzen dabe familia asko eta askok. Ez daukie hile amaierara heltzeko dirurik, ezta etxebizitzea ordaintzeko be. Horrez ganera, bakardadea eta egoneza dira persona askok daukien sentimentua. Gauzak holan, eskerrak emoten deutsez erakundeari laguntzen jarraitzen daben guztiei eta guztiaren ganetik, 2021ari itxaropenez egiten deutso aurre Caritasek.