Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritasen eta migrazinoen jardunaldiak kurtsoari hasiera emoteko

|   Komunikazinoa

Atzo web orrialde honetan jakinarazi genduanez, irailaren 23an pastoral ekiturtearen hasiera ofiziala ospatuko da La Casilla pabiloian. Izen-emotea, hemen. Egun batzuk aurretik, irailaren 20an, domekaz, Caritasen kanpainak emongo deutso hasiera jardunaldien egutegiari eta, hurrengo domekan (irailak 27), Migrazinoen eguna ospatuko da.

 

 

Urriaren 4an, Diakonotzaren eguna ospatuko da. Egun berean ospatuko da, gainera, San Pedroten oboloaren diru-batzea, hasiera batean 29an egitekoa zana baina, osasun-alarmaren eraginez, atzeratu behar izan dana. Urriaren 18an, DOMUND eguna izango da eta 25ean, Gizakia Helburu jardunaldia.

Eleizbarrutiari eskainiko jako azaroaren 8a; Oroimenaren eguna ospatuko da 10ean, eta Pobreen Munduko Eguna azaroaren 15ean. Hurrengo hilean, abenduan, hiru jardunaldi izango dira: 8an, Seminarioaren eguna; 20an, Caritasen Gabonetako kanpaina eta 27an, Familiaren eguna

2021

2021.eko urtarrilaren 1ean, Bakearen aldeko Munduko Eguna ospatuko da; urtarrilaren 18tik 25era, Kristauen Batasunaren aldeko Otoitz Astea eta urtarrilaren 24an, Ume Misiolarien eguna. Biziera Sagaratuaren eguna ospatuko da otsailaren 2an, Gaixoaren Munduko eguna otsailaren 11n, Esku Elkartuak erakundearen gosearen aurkako kanpaina otsailaren 14an eta Bake eta Adiskidetzearen eguna otsailaren 20an.

Caritasen kurtsoko hirugarren kanpaina martxoaren 7an ospatuko da eta martxoaren 19an, San Jose egunez, Eleizbarrutietako Misinoen eguna, ohikoa danez. Apirilaren 2an, Bariku Santu egunez, Leku Santuen aldeko diru-batzea egingo da eta apirilaren 25ean, Bokazinoen aldeko Munduko Otoitz eguna izango da.

Maiatzaren 2an, Zerga Izendapenaren eguna ospatuko da; maiatzaren 9an, Gaixoaren pazkoa; maiatzaren 23an, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna (mendekoste) eta maiatzaren 30ean, Klausurako ordenen eguna (Pro Orantibus). Eta egutegiari amaiera emonez, ekainaren 6an (Gorpuzti eguna) Caritasek Maitasunaren eguna ospatuko dau eta ekainaren 29an, Aita Santuaren eguna ospatuko da.

Beste egun aitagarri batzuk

Egun horreez gainera, Gotzain Kontseiluak Abade Kontseiluaren eta Eleizbarrutiko Pastoral Kontseiluaren saioen egunak jarri ditu. Lehenengoaren kasuan, azaroaren 10ean, otsailaren 2an eta maiatzaren 11n izango dira eta bigarrenari dagokionez, azaroaren 21ean, otsailaren 6an eta maiatzaren 15ean. Beste alde batetik, azaroaren 22an, diakonogintzak ospatuko dira katedralean 19:00etan, eta urtarrilaren 11tik 15era abadeek gogo-jardunak ospatuko dabez.