Bizkaiko Caritasek, Alde Zaharreko Merkatarien Alkarteagaz eta Euskal Museoagaz batera, Bilboko errege-opil solidarioaren XVII. ekitaldia antolatu dau. Opila, beste behin be, “Bizkaiko Okindegien Alkarteak” egingo dau, “Lapiko Catering” eta “LogiFrío Bilbao” etxeakaz koordinatta eta “Kafe Iruña Catering” dalakoak “Kaikuk” (esnea) eta "Baquek" (kakaoa) emondako osagaiekin egindako txokolatea banatuko dau. Laboral kutxak be lagunduko dau eta ekitaldiaren antolaketaz arduratuko diran Bizkaiko Caritaseko makina bat boluntariok.
Osasun neurriak zorrotz betez, aurton Eleiz Museoan egingo da ekitaldia, aforoa kontrolatzeko. Erakunde honek lehenengo aldiz parte hartuko dau jarduera honetan eta lokalak izteaz gaineta, bere aplikazinoa itzi dau sarrerak aldez aurretik saltzeko. Era berean, opil-zatiak eta txokolatea eroateko moduko pack birziklagarrian banatuko dira, bakotxak bere etxean edo gura dauan lekuan kontsumitu daian, jente-pilaketarik sortu barik.
Ekitaldi honetan, ‘Engranaje Publicidad’ etxearen laguntzari esker, www.rosconsolidariobilbao.org web orrialdea prestatu da, parte hartzeko eta opil-zati eta txokolatea aldez aurretik erosi ahal izateko.
Neurriak eta pisua
Errege-opilak 500 kilotik gora izango ditu. Errezeta tradizionalaz baliatuko dira egiteko eta osagai honeek erabiliko dabez: 250 kilo irin, 50 kilo azukre, 75 kilo gurin, 100 dozena arrautza, 25 litro laranja-lorearen ur, 25 kilo legamia, 30 kilo fruta konfitatu apainketarako eta 5 kilo gatz.
Prentsaurrekoa osorik, hemen.