Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritasek gure sentiberatasuna biztu gura dau bizileku bako pertsonen arazoaren aurrean

|   Komunikazinoa

“Eta zuk, zer dinozu? Esan, nahikoa da! Inor ez etxe barik”, goiburuaren haritik, datorren domekaz, urriak 25, bizileku bako pertsonen aldeko kanpaina ospatuko da. Bizkaiko Caritaseko eragile eta arduradunek etxebizitza giza eskubidea dala nabarmendu gura dabe kanpainaren ardatz lez eta euren esanetan, “ezinbestekoa da gizon eta emakume guztien duintasunerako”.

Caritasen antzematen dabenez, “pandemiaren eraginez eratorritako inguruabarrek mapa historiko barrian kokatu gaitue eta bertan gizarte askoz hauskor eta makalagoa agertzen da, eta aurrez aurre dauan ibilbidearei begira, ziurgabetasunak ziurtasunak baino askoz ugariagoak dira”.

Erakundetik azaldutakoaren arabera, kanpaina honen bidez, “sentiberatasuna biztu gura da gizartean, administrazinoetan, gazteen, helduen, profesionalen, e.a., artean, bizileku bako pertsonek bizi daben egoeraren aurrean”. Era berean, indarrean dagoan gizarte-ekonomia eredua salatu eta zalantzan jarri gura da, izan be, “bazterketa eta kanporaketak baino ez ditu eragiten eta zirrararik handiena egundoko makaltasuna eta bazterketa jasaten daben pertsonek, bizilekurik ez daukienez, jasaten dabe”. Gainera, bitartekoak jarri nahi dira jentearen eskura, animazino-sentsibilizazino-salaketarako, ikastetxeetan, taldeetan, parrokietan, komunidadeetan, alkarteetan, sareetan, e.a., eraginez bizilekurik ez daukien pertsonen egoeran sakondu daien. Azaltzen dabenez, “kanpaina geroko beste jarduera batzuen hazi izan daiteke gizartean eragiteko eta administrazinoetan eragin politikoa izateko”.

BesteBi plataformaren ekintza

BesteBi plataformak –Bizkaiko Caritas be barruan da- prentsaurrekoa eskainiko dau bihar, eguena, “Mensajes contra el Sinhorarismo” bideoa aurkezteko, Bilboko Areatzako aterpeetan, goizeko 11:00etan.

Bizileku bako pertsonen aldeko kanpaina

Esteka honetan eskuratu daitekez Caritasek bizileku bako pertsonen egoera ezagutarazteko eta horren aurrean sentiberatasuna bizteko prestatu dituan algungarriak.