Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Caritas eta Migrazinoak, datorren kursoko lehenengo jardunaldiak

|   Komunikazinoa

Irailaren 20 21 eta 22an ospatuko diran Goazen kurso hasierako ekitaldiakaz hasiko dan 2019-2020 pastoral ekiturterako aurreikusitako jardunaldien egutegia osatuta dago. Irailaren 29an ospatuko dira lehenengo biak: Caritasen kanpaina eta Migrazinoen Munduko Eguna, aurten egunez aldatzen dana, orain dala hilebete batzuk Frantzisko Aita Santuak eskatu ebanez. Egutegia osorik, hemen.

Urriaren 6an, Diakonotzaren eguna ospatuko da, Ministerio Ordenaturako Idazkaritzak antolatuta; urriaren 20an, DOMUND eguna; azaroaren 3an, Gizakia Helbururi eskainitako jardunaldia; azaroaren 10ean, Oroimenaren eguna, Karidade eta Zuzentasunerako Ordezkaritzak (Bake eta Adiskidetzea) suspertuta, eta Eleizbarrutiaren eguna. Behartsuen aldeko Munduko eguna azaroaren 17an izango da.

Abenduan, hilaren 8an, Seminarioaren eguna; hilaren 22an, Caritasen Gabonetako kanpaina eta hilaren 29an, Familiaren eguna.

2020

2020.eko urtarrilaren 13an, Bakearen aldeko Munduko Otoitz eguna ospatuko dogu. Hil berean ospatzen da Kristinauen Batasunaren aldeko Otoitz astea be (18-25) eta ume misiolarien eguna, hilaren 26an.

Otsailean, lekaide eta lekaimeek biziera sagaratuaren eguna ospatuko dabe hilaren 2an. Esku Elkartuak erakundeak sustatuta ospatzen dan gosearen aurkako kanpaina egingo da otsailaren 9an (borondatezko baraua aurreko barikuz, hilaren 7an) eta Gaixoaren Munduko eguna otsailaren 11n. Otsailaren 29 eta martxoaren 1eko asteburuan, Bake eta Adiskidetzearen jardunaldiak ospatuko dira. Martxoaren 19an, Eleizbarrutiko Misinoen eguna ospatuko da eta 29an, Caritasen beste jardunaldi bat izango da.

Apirilaren 10ean, Bariku Santuz, aita santuaren ardurapeko diru-batzea egingo da Leku Santuen alde eta apirilaren 26a, Zerga Izendapenari eskainiko jako.

Maiatzaren 3an, Bokazinoen aldeko Otoitz eguna ospatuko da eta maiatzaren 17an, Gaixoaren Pazkoa. Maiatzeko gainerako jardunaldiak honeek dira: 24an, Gizarte Komunikabideen Munduko eguna eta 31n, Ekintza Katolikoaren eta Laikoen Apostolutzaren eguna (Mendekoste). Ekainaren 7an, ‘Pro Orantibus’ klausurako ordenen eguna izango da eta, azkenik, ekainaren 29an, Aita Santuaren eguna.