Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko parrokietan Garizumaldiari emongo jako hasierea eguazten honetan

|   Komunikazinoa

Otsailaren 17an, eguaztenez, Bizkaiko ea 300 parrokietan hautsa bedeinkatuko da eta lagun bakotxaren buru ganean jausten itxiko deutso. Garizumaldiari emongo jako hasierea modu horretara eta Bilboko katedralean, arratsaldeko zazpiretan, on Joseba Segura gotzain administratzailea izango da meza burua, arratsaldeko zazpiretan hasiko dan ospakizunean. Zuzen zuzenean emongo da eukaristia hori webgune honetatik. Bestalde, eguazten horretan, `Adiskide eta Senide´ deritxon kanpainaren materialak egongo dira eskuragai webgune honetan. Hilaren 22an ziklo honetako lehenengo bideoa, Imanol Zuberorena egongo da eskuragai eta martiaren 1ean bigarrena, on Joseba Segurarena. Hirugarrena martiaren 15ean ikusi ahal izango da. Azken honetan alkarte abegitsuen ganeko testigantza batzuk entzun ahal izango dira.

`Adiskide eta Senide- Comunidades Acogedoras´ kanpainaren inguruko informazinoa hemen: www.bizkeliza.org/fileadmin/documentos/_caridad_justicia/fratelli/doc_aurkezpena_adiskide.pdf

Argazkia (Abdón Rodríguez)