Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko komunidadeen batzar nagusia joan dan zapatuz

|   Komunikazinoa

Joan dan zapatuz, komunidadeen batzordea osatzen daben 22 taldeetako ehun lagun inguru batu zan eskolapioen Bilboko ikastetxean, “senidetasun handiagoko komunidadeen eta komunidadeen Eleizaren alde” goiburupean, urteko batzar nagusia ospatzeko.

Jonatan Garcia Rabadan unibersidadeko irakasleak alkarte bizitzaren eta Eleizan eta munduan dauan agerpenaren inguruko galdeketaren emaitzen balorazino orokorra aurkeztu eutsen partaideei. Hirurehun eta hirurogeta hamar lagunek erantzun deutse galdeketari, eta hori, Juan Tomas Uribarri batzordeko presidentearen ustez, “Bizkaiko komunidade-mobimentua osatzen dogun 1.200 lagunon erakusle guztiz esanguratsua da”.

Ondoren, taldeka banatuta, “hobeto koordinatzeko eta, batez be, emakumearen bardintasuna bultzatzeko eta gure Eleizbarrutian laikoen egitekoa sustatzeko bideak arakatu ziran eta horrek hartu genduzan datozan urteetarako helburutzat. Danok batera gogotsu abestuz emon geuntsan amaiera ekitaldiari, uste sendo bategaz: komunidadeen komunidade dan Eleiza ez dala ondo hausnartu eta prestatutako idazkiakaz bakarrik egiten, horreek egia bihurtzeko guztion eguneroko ahaleginagaz baino eta batez be”.

Zapatuko batzar nagusia