Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko klaretarrek muga batzukaz bizi dabe gaurko euren eguna

created by Osasun egoerea dala-ta |
|   Komunikazinoa

Durangon, Gernikan eta Derion dagozan klausurako monja klaretarrek euren eguna ospatuko dabe gaur. Asisko Klararen eguna da eta bera izan zan ordenaren sortzailea. Gaur baina, osasun egoerea dala-ta modu berezian biziko dabe eguna. Durangon mezea goizeko bederatzietan ospatu dabe baina ez dabez ohiko bedeinkatutako ogitxoak banandu mezatara joan diranen artean. Gernikan goizean ospatu dabe mezea alkartean eta arratsaldez ez da ospakizun publikorik egongo. Derioko Artebakarran eguerdiko 12etan ospatuko dabe mezea eta Instagramez emongo dabe zuzenean euren kontutik: elcieloenlatierra_ eta arratsaldeko zortziretan ospatuko dabe hurrengo mezea sinisdunakaz.

Olatz Arrutik, Durangoko komentuko klaratarrak gaurko eguneko testigantzea dakar bialdu deuskun idazkian: "Santa Klararen eguna, Durangoko klaratarrentzat egun haundia. Bera izan zan Frantziskoren atzetik lehenbizikoa Jesusen pausoak jarraitzen horregaitik esaten zuen Frantziskoren “la primera plantita” zela. Zortzi mende pasa dira ordutik eta batzuk oraindik gelditzen gera. Adibidez Bizkaian hamar bat komentu ginan eta orain hiru bakarrik gelditzen gera; danak, noski oso edadetuak. Baina ez gera negarrez egongo zeinek daki hau konbenigarria zan edo ez? Auskalo. Inportanteena izango da Klarak utzitako aholkuak ez ahaztutzea eta ahalegindu gaitezela jarraitzen beti. Bildurrik gabe bizi, poztasunarekin eta alaitasunarekin eta beti aurrera begira, ez gaude bakarrik. Klarak urte asko pasa zitun gaixorik eta gero eta gehio zabaltzen zuen bere espiritua. Hankak lurrean eta espiritua bizirik. Hori nabari zuten denbora haietako Aita santuek etabar".

Gaur Gernikako monja klaretarrek ez dabe mezarik ospatuko arratsaldez