Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Bizkaiko Hotsak”, bihar, Ugao-Miraballeseko San Bartalome eleizan

created by Susana Zabaco, Emili Castelo-Branco eta Patxi Garcia Garmilla |
|   Komunikazinoa

Bihar –abenduak 20, domekea-,Bizkaiko hotsak 2020 jaialdiaren aurtengo ekitaldiaren barruan, kontzertua ospatuko da Ugao-Miraballeseko San Bartolome eleizan, arratsaldeko zazpietan. Emonaldi honetan, Susana Zabaco, Emili Castelo-Branco eta Patxi Garcia Garmilla izango dira protagonista.

Hauxe da biharko egitaraua: Sebastián Durón, Johann Sebastian Bach, Pietro Baldassare, Georg Philipp Telemann, Arvo Pärt, Alan Hovhaness Chakmakjian, Andrew Lloyd Webber eta Ennio Morricone. Gehiago jakiteko, hemen.

Susana Zabaco soprano bilbotarrak Begoña Sasiagaz egin eban musika-ikasketak eta goi tituluak lortu ebazan pianoan, solfeo-teorian, akonpainamenduan, pedagogia musikalean eta ganbara-musikan Bilboko “Juan Krisostomo Arriaga” kontsebatorioan eta goi titulua kantuan Maria Angeles Rodriguezegaz lied eta oratorioa berezitasunean. Eta hobetzeko hainbat ikastarotan parte hartu izan dau.

Emili Castelo-Branco (tronpeta), Bartzelonakoa da, Liceuko Goi Kontserbatorioan eta Bartzelonako Kontserbatorioan egin ebazan musika ikasketak, hain zuzen be tronpetan eta 1992an amaitu ebazan. Nazinoartean entzutetsuak diran bakarlariek emondako hobetze-ikastaro eta eskoletan be parte hartu izan dau.

Patxi Garcia Garmilla bilbotarrak, Euskal Herriko Unibertsitatean geologiako irakasle titular ohiak, unibertsitatean lan egiteaz batera, piano, organo eta konposizino ikasketak egin ebazan, Carmen Orue, Juan Esteve, Pedro Guallar eta Pilar Olaizola irakasleakaz. Bilboko ‘Juan Krisostomo Arriaga” kontsebatorioak Organo-saria emon eutsan.

Lan honeek ditu, besteak beste, organorako: Trioa (1993); Hiru pieza organo iberikorako (1994, 1995, 1998); preludio, koral eta fuga DURUFLEren izenari buruz (1994); Sinfonietta 4. zen. txirula eta organorako (1994); Contrapunctus XIX (1999); Triptikoa organorako (2000); Agur Jaunak (2001) eta Aldapeko abestiari buruzko aldaera bi. Gainera, hainbat musikagileren –besteak beste, Johann Sebastian Bach, Jose Maria Usandizaga, Julen Ezkurra, Richard Wagner, Giuseppe Verdi, Giacomo Puccini, Paul Hindemith, Dmitri Shostakovich eta Viktor Ullmann- orkestra eta pianorako lanak organorako moldatu ditu.