Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko HOACen batzar nagusia bere sorreraren 75. urteurrenean

|   Komunikazinoa

HOAC mobimentuaren Bizkaiko ordezkaritzak berrogei lagun inguru batu zan joan dan zapatuz bide telematikoz batzar nagusia ospatzeko. Marisa Arias Laikotzarako Idazkaritzako zuzendariak be bat egin eban eurakaz. Mobimentutik azaldu dabenez, luze eta zabal jardun eben Eleizbarrutiko ordezkaritzak uda honetan ospatzekotan ziran eta pandemiaren eraginez atzeratu egin dan HOAC mobimentuaren XIV. Batzar Nagusian egingo deutsan ekarpenaren inguruan.

Aurton, Bizkaian HOAC mobimentua martxan jarri zaneko 75. urteurrena ospatuko da eta gure Eleizbarrutian ospatuko diran ekitaldien inguruan be jardun eben. Urteurren hau dala-eta, Eleizbarrutiko Batzordea Gotzain Kontseiluaren saio batean be izan da eta bertan landutakoaren barri be emon eben batzar nagusian. Batzarraren amaieran, deialdia egin jaken HOACeko militanteei, Ekintza Katolikoko gainerako mobimentuakaz batera egingo dan Garizuma aldiko erretiroan parte hartu daien. Egun horretan, arratsaldez, Rovirosa eta Malagon HOACen lehenengo sustatzaileak gogoratuko dabez Santiago katedralean, 19:00etan eta On Joseba Segura Eleizbarrutiko gotzain administratzailea buru dala, ospatuko dan Eukaristian. Eleizkizuna, zuzenean eskainiko da web orrialde honetan.

Barritzeak

Aurton, Bizkaiko HOAC mobimentuko eleizbarrutiko batzordeko hiru kargu barrituko dira: ordezkaritza, kotseilaritza eta alkarte bizitza. Batzar nagusian proposatu ebezan prestasuna erakutsi daben pertsonak eta honeek laster egingo dabe alkarte bereizketa.

HOACen batzar nagusia