Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko HOAC mobimentuak on-line ospatuko dau bere eguna bihar

|   Komunikazinoa

“Lan duina gizalegezko gizarterako” kanpainaren barruan, Bizkaiko HOAC mobimentuak bere eguna ospatuko dau bihar –maiatzak 23, zapatua-, aukera honetan formatu desbardinean. Dana dala, azaltzen dabenez, “alkartzeko eta opatzeko aukera izan gura dau, militanteok, gertukook, adiskideok,… bizia batera jarri daigun, eremu berean bat eginez”.

HOAC mobimentutik azaltzen dabenez, “osasun, ekonomia eta gizarte krisialdian, ahultasuna are eta nabarmenago dan honetan, bizitzako, alkartasunezko esperientziak batera jarri gura doguz eta, aldi berean, zaintzaileen lanaren garrantzia nabarmendu”. Bizkaiko HOACeko militanteek parte hartuko daben on-line batzarra bihar ospatuko da 11:30etatik 12:30etara, https://meet.jit.si/hoacbilbao eta youtube bidez be emongo da.