Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko Eleizeak ez dau memoriaren karpeta itxi gura

created by Ehun pertsona baino gehiago batu dira topaketan online eta zuzenean |
|   Komunikazinoa

Gaur goizean Bizkaiko Eleizeak VII. Bake Topaketa ospatu dau bizi dogun osasun egoerara egokituta. Elizbarrutiko herri batzuetan beharrezkoak diran neurriak zainduz, taldeka batu dira egunerako beren beregi prestau dan bideoa ikusteko. Durango, Elorrio, Astrabudua, Bilbo eta Sestao izan dira topalekuak. Gainontzean ehun bat lagun batu dira online hausnarketarako jardunaldian parte hartzeko. Belaunaldi ugaritako jentea batu da eta aukerea egon da Lourdes Oñederraren eta terrorismoaren biktimak izan diran familiarteko batzuren testigantzak entzuteko. On Joseba Segura gotzain administratzaileak emon deutso ondo etorria ekitaldiari eta honetan, gogoan hartu dau 2020ko azaroan hildako Angel Mari Unzueta, topaketa honeetako bultzatzaile sutsua. Titular ugari itxi dauz gaurko ekitaldiak parte hartu dabenen artean eta bata goiburuan batu dan hau da: "Bizkaiko Eleizeak ez dau gura memoriaren karpeta itxi". Gaurko egun honegaz batera azken hamarkadan Bilboko Elizbarrutian arlo honetan egin diran ekimenak batzen dauazan dossierra aurkeztu da.

Astrabuduan Erandion 1991an erahildako umearen lehengusua eta osabea be egon dira