Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko Eleizea eta ingurumena

created by Laudato si Astea |
|   Komunikazinoa

Laudato si´ Astea amaituko da bihar. Horren harira hainbat ekitaldi antolatu dira munduan eta webgune bat be zabaldu da Aita Santuak sustatutako Asteari bultzadea emoteko. Bizkaiko Eleizeak bat egin dau ekimenagaz eta kolaboratzaile lanetan ibili da. Astean zehar entziklikea zabaltzeko aparteko ahalegina egin da albisteakaz, lekukotzakaz eta horren inguruan zabaldutako materialakaz. Bilboko Eleizbarrutia ekintza ugari egiten dihardu ingurumenaren zainketea kontuan izanik. Honeen arteko bat martxoan gauzatu zan. Gotzaitegiak eta Iberdrolak 800 puntutan energia %100 berdea izateko akordioa izenpetu eben. Elizbarrutiaren aldizkari ofiziala be urtarriletik ez da paprean inprimatzen eta Alkarren Barri-Comunicación aldizkaria be berziklatutako paperegaz inprimatzen da eta konpostagarria dan plastikoan heltzen da etxeetara martxotik.

Bihar aste `berdearí´ amaierea emoteko otoiz bat egingo da mundu osoan. Hauxe da Aita Santuak proposatzen dauan otoitza.

Gotzaina eta Iberdrolaren artean izenpetutako akordioaren unea