Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

“Bizkaiko Eleizbarrutiko ikastetxeen lehena, oraina eta geroa”

|   Komunikazinoa

Izenburu horren inguruan jardun eban atzo Nerea Begoña Bilboko Eleizbarrutiko ikastetxeetako zuzendariak, Toledoko Artxidiozesiak antolatuta, uztailaren 10, 11 eta 12an, Burgoseko Maristen ikastetxean ospatzen diharduen eleizbarrutietako ikastetxeen jardunaldietan.

Urtero, antolatzen dirtu Toledoko Artxidiozesiak hezkuntza eta kulturari lotutako jardunaldiok eta ‘Las Edades del Hombre’ erakusketa –aurton Agilar de Campoon egiten ga- bisitatzen dabe.

Ekitaldi honetan, Bizkaiko eleizbarrutiko ikastetxeen inguruan jarduteko eskatu eutsen gure Eleizbarrutiari, hau da, Nerea Begoñak azaltzen dauanez, “gure antolakuntza, gestinoa eta ‘Antonio Añoveros’ Fundazinoaren nondik norakoak” aurkezteko. Nerea Begoña izan zan atzoko saioko hizlaria eta beragaz izan zan Jose Maria Ziarrusta eleizbarrutiko gerentea. On Braulio Rodriguez Plaza Toledoko artzapezpikua be izan zan atzoko saioan.

Gaur emongo deutse amaiera hezkuntzaren inguruko jardunaldi honeei, datuen babesari buruzko berbaldiagaz eta ‘Cartuja de Miraflores’ dalakora egingo daben bisitagaz.

Nerea Begoña atzoko saioan