Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko Eleizaren ordezkariak biktimen aldeko omenaldian

created by Gaur eguerdiz ospatu da Bilbon |
|   Komunikazinoa

Gaur, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunez, Bilboko udalak, alkatea buru dala, omenaldia eskaini deutse biktimei. Lora-eskaintza Doña Casilda parkeko pergolaren parean dagoan monolitoan egin da. Juan Manuel Seco Bilboko Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiak, Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzearen saileko arduradunak eta Bilbao Bake eta Adiskidetzerako eztabaida-lekuko kide dan Angel Mari Unzueta abadeak parte hartu dabe ekitaldian, biktimen senideen eleizbarutiko batzordeko kide dan beste hainbat lagunegaz batera.

Juan Maria Aburto Bilboko alkatea buru dala eta Udalbatzako gainerako kideen, Bilbao Bake eta Adiskidetzerako eztabaida-lekuko, erakundeetako eta politika, justizia eta eleiz arloko hainbat ordezkari bertan zala egin da herritarren eskaintza biktimen omenez.

Eskaintza hau izaten da, Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde nagusiek sustatuta, 2010etik aurrera ospatzen dan Oroimenaren eguneko jarduera nagusia. Normalean, azaroaren 10ean ospatzen da baina, aurton, egun horretan hauteskundeak ospatzen zirala-eta, gaur, abenduak 10, Giza Eskubideen Nazinoarteko Egunez, ospatzea erabagi zan.

Barritasunak

Aurton, barritasun bi izan dira: Bilboko biktimen izenak irakurri dabez eta, ekitaldiari amaiera emoteko, Bernardo Atxagaren “Bizitza, bizitza da” olerkia irakurri dabe euskeraz eta gaztelaniaz. Eleizbarrutiko Idazkari Nagusiak lora bat jarri dau monolitoan Bizkaiko Eleizaren izenean.

Angel Mari Unzueta eta Galo Bilbaok biktimen izenak irakurri dabez, ekitaldian parte hartzerik izan ez daben biktimen senideen izenean.

 

 

Galo Bilbao Bake eta Adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko arduraduna