Barria - www.bizkeliza.org
Skip to main content

Bizkaiko Eleizak bidegabe sufritu daben biktimen lekukoa hartuko dau

created by Bihar ospatuko da Bake Topaketaren VII. ekitaldia |
|   Komunikazinoa

Bihar –otsailak 20, zapatua-, Bilboko Eleizbarrutiak zazpigarren Bake Topaketa ospatuko dau, bake eta adiskidetzerako sailaren eskutik. Aurton, ohiko jardunbideagaz alderatuz, formatu mistoan egingo dala esan daiteke, hau da, taldeak euren alkarteetan batuko dira eta online be egingo da. Goizeko hamarretan, web orrialde honetatik, besteak beste, Lourdes Oñederra idazle, irakasle eta Euskaltzainak Buesa Fundazinoaren ekitaldi batean eskaini eban berbaldia jasoten dauan bideoa ikusi ahal izango da. Aldi berean, Bizkaiko hainbat parrokiatako 11 talde batuko dira bideoa ikusteko eta Bake Topaketak ekitaldi honetarako egin dauan proposamenaren inguruan gogoeta egiteko, hau da, “oroimena belaunaldi gazteei helarazteko bideak”, dalakoaren inguruan.

1996an antolatu eban Bizkaiko Eleizak bakearen aldeko lehenengo topaketa. Hiru urtez jarraian, bakearen aldeko erromesaldia egin zan, gero, Urkiolako santutegiraino. 1999an, ekitaldia Bilboko Erakustazokan egin zan eta 2001ean Armentiako landetan ospatu zan bakearen aldeko eleizbarruti arteko topaketa. 200, Eleizbarrutiko Alkartasun Zeinua gai honen inguruan egin zan eta 2012an, hiru euskal eleizbarrutiek egun berean ospatu eben Bake eta Adiksidetzearen aldeko otoitzaldia.

Orain zazpi urte, formatuz aldatu eta lehenengo topaketa egin zan Gernikan. Hemen, azken 50 urtetako terrorismo eta indarkeria politikoari lotuta gertatutakoaren oroimena egin eta era bateko eta besteko biktimen lekukotasunak entzun ziran. Ondoren, topaketan Amorebieta-Etxanon egin ziran, partaideen oroimen pertsonal eta autokritikoak batera jarriz. Oraingoan, oroimen hori belaunaldi gazteei helarazteko bideen inguruan gogoeta egin gura da.

Eleizbarrutiko gotzain administratzaileak parte hartuko dau

On Joseba Segura gotzainak hasierako gogoeta eta hausnarketa egingo ditu. Galo Bilbao bake eta adiskidetzerako Bilboko Eleizbarrutiko arduradunak azalduko dau jardunbidea, Euskalerriko Eskautak Bizkaia mobimentuko gazteek gidatuko dabe otoitza eta Lurdes Oñederraren berbaldien eta hainbat biktimaren lekukotasunen ostean, taldeka hausnarketa egingo da, talde bakotxak dagoan lekutik.

Argazkia: Gontzal Fernández